Nahia Goenaga eta Ane Villagarcia arraunlariek zilarrezko bi domina jantzi dituzte
Nahia Goenaga eta Ane Villagarcia arraunlariak.Donostia Arraun Lagunak Donostia Arraun Lagunak-eko Nahia Goenaga eta Ane Villagarcia arraunlariek zilarrezko bi domina irabazi dituzte Galiziako Espainiako Txapelketan.
Gazte mailako Euskal Selekzioarekin aritu ziren lehian, eta maila onean aritu ziren aulki mugikorreko 4x eta 8+ probetan. 1.000 metroko distantzian bigarren sailkatu ziren, bietan Andaluziaren atzetik. 4x proban, segundo bakarrera izan zuten urrea.


