Maider Castillo gogotsu agertu da Realaren emakumezkoen alorra gidatzeko

Realak urtarrilaren erdialdean iragarri zuen Maider Castilloren fitxaketa. Emakumezkoen futboleko atalaren arduradun berria da, eta atzo arratsaldean aurkeztu zuten Zubietan. Joseba Ibarburu presidenteordeak eta Garbiñe Etxeberriak parte hartu zuten agerraldian Carrillorekin batera.
Eibarkoa “pozik eta ilusioz gainezka” dagoela aitortu zuen, eta gogotsu dagoela txuri-urdinen emakumezkoen futbolaren alorra gidatzeko: “Klub egonkor bat aurkitu dut, baliabide onekin, instalazio berriekin, egitura onarekin, klubaren egituran integratutako metodologiarekin, talde tekniko onarekin… Horri guztiari balioa eman behar zaio, klub guztiek ez baitute halakorik. Taldean lan egiteko leku ezin hobean nago”.