Lyndie Tchaptchet nafarrak Bera Beran jarraituko du

Bera Bera eta Lyndie Tchaptchet pibote nafarra ados jarri dira kontratua berritzeko. Beste urtebetez ariko da Donostian, taldearentzat garrantzitsu bihurtu den jokalaria. Maiatzean bukatzen zitzaion bi urteko kontratua, eta luzatzea erabaki dute bi aldeek.
Espainiako Kopa
Granollersen jokatuko da XLVI. Espainiako Kopa, maiatzaren 14tik 16ra bitartean. Atzo egin zuten azken fasearen zozketa, eta Bera Bera Kanaria Handiko Rocasaren aurka ariko da final-laurdenetan. Donostiarrek ondo ezagutzen duten arerioa da, maiz aritu direlako elkarren aurka kopan. Pentsa, hamargarren aldia izango da. Datozen egunetan zehaztuko dira ordutegiak.