Doako Parkinga Denontzat dinamika sortu dute ospitaleko langile batzuek

Donostia Ospitaleko aparkalekuaren aferaren harira, Doako Parkinga Denontzat dinamika sortu dute ospitaleko langile batzuek. Gogoratu behar da elkarretaratzeak egiten ari direla aparkaleku eta garraio publiko falta salatzeko.
Etzi, hilak 27, agerraldi bat egingo dute ospitaleko sarrera nagusian, 15:15ean. “Bertan langileok zein pazienteek bizi dugun egoera salatuko dugu, eta mobilizazio kanpainari hasiera emango diogu”, azaldu du dinamikak. Hain zuzen ere, xehetasunak prentsaurreko horretan emango dituzte.