Donostiako etxebizitzaren prezioa inoizko altuena da gaur egun
Gros auzoa.Donostia Turismoa Etxebizitzaren prezioaren gorakadak ez du etenik. Inoizko garestiena da etxebizitza Donostian, metro koadroak 5.708 euro balio du, iaz baino %6,1 baino gehiago. Hala jaso du Gipuzkoako Higiezinen Jabetzako Agenteen Kolegio Ofizialak (COAPI) eta Sabadell banketxeak egindako txostenak.
Zehaztu dutenez, Donostiako etxebizitzaren prezioak hiruhileko honetan %1,7 soilik igo bada ere, iaztik %6,1 igo da “errekor historikoa” eginez. Salmentetan, ordea, ez du eraginik, eta hiruhileko honetan, 609 etxebizitza saldu direla jakin arazi dute, iaz baino %24,5 gehiago.
Alokairuari dagokionean, eskaintza baxua eta prezioen igoera nabarmendu dituzte. Donostian 472 alokairu kontratu sinatu dira hiruhileko honetan, iaz baino %19,5 gutxiago. Prezioa, bataz beste, 1.097 eurokoa da Donostian eta 841 eurokoa Gipuzkoan, iaz baino %7 eta %4,3 gehiago, hurrenez hurren.
COAPIk egindako balorazioan, sektorearen “antsietatea” aipatzen dute, “etorkizuneko espektatiben menpe”, “ezegonkortasuna” sortuz. Honela, onartu dutenez, “gizartearen zati handi bat merkatutik kanporatua dago eta ez du sarbiderik”.

