Nicole Wiggins atezaina da ordezkoa

Bera Bera eskubaloi taldeak topatu du Tamara Kostic atezainaren ordezkoa: Nicole Wiggins. 24 urteko madrildarrak Donostian jokatuko du 2025-2026 denboraldian, eta kontratua urtebetez luzatzeko aukera izango du. Lucia Prades beste atezainaren kide eta lehiakidea izango da Bera Beraren atepean.
Gaur egun, Frantziako Niza taldearekin ari da kokatzen, ligako laugarren sailkatuarekin. Bigarren denboraldia darama han, eta maila onean ari da Wiggins. Hain zuzen ere, Espainiako selekzioan lekua egin du, eta dagoeneko 37 partida jokatu ditu.