Bost partida behar izan dituzte, baina lortu dute: emakumezkoen izotz hockeyko Espainiako Liga irabazi du Txuri Urdin klub donostiarrak, hirugarrenez.
Bederatzigarrenez, Espainiako Kopa altxatzea lortu du Bera Bera Donostiako eskubaloi taldeak. Atarrabiako (Nafarroa) Beti Onak taldea 21-30 garaituta, oroigarri preziatua etxera ekartzea lortu du klub donostiarrak.
Etxebizitza eskubidearen aldeko dinamika mobilizatzailea abiatu du EH Bilduk Donostian. Oskar Matute Espainiako Kongresuko diputatuak eta Izar Hernando Donostiako Udaleko zinegotziak EAJren eta PSE-EEren politikak kritikatu dituzte.
Donostiarrak kirol klubak eta EHUk antolatuta, 21. Udaberriko Lasterketa egin dute igande goizean Donostian, giro ederrean.