EH Bildu kezkatuta agertu da HAPO berria idazteko lizitazioa hutsik geratu delako
Antigua Luberri institutuko jangelan egin zuten aurkezpena, baina ez dute baztertzen bilerak beste eremu batera lekualdatzea, gunearen erosotasun falta dela eta. Olatz Balda Donostiako hiri antolamendurako plan orokor (HAPO) berria onartzeko prozesuak “beste atzerapen” bat pilatu duela jakinarazi du EH Bilduk. “Gure harridura eta kezka adierazi nahi dugu plan orokorraren idazketa lizitazioa hutsik geratu dela jakin ondoren”, adierazi dute ohar baten bidez.
“Aurkeztutako eskaintzarik ezak plangintza egoki bat onartzeko erabakiak hartzeko beste atzerapen bat dakar, hiriaren beharrei erantzuteko eta bizi dugun krisi larriari aurre egiteko”, gaineratu du udal taldeak. Horrez gain, gogoratu dute udal gobernuak aurkezturiko planaren aurrerapenean, besteak beste, dagoeneko eraikita dagoen etxebizitza parkean esku hartzeko “aukera berri bat” jasotzen dela, “herritarren benetako beharrei erantzuteko funtsezko tresna”.


