Entzumen osasunari lotutako jardunaldia egingo dute asteartean Easo plazan

Entzumen osasunari buruzko jardunaldia egingo dute bihar, maiatzak 6, Easo plazan, herritarrak entzumen azterketen garrantziaz eta entzumen galeraren detekzio goiztiarraz sentsibilizatzeko.
Audika Entzumen zentroen ekimena da, udalarekin lankidetzan, eta nahi duten donostiar guztiek doako entzumen proba bat egiteko aukera izango dute horretarako prestatutako puntuan, 09:30etik 14:30era.
“Proba honen bidez, herritarrek beren entzumen maila ezagutu ahal izango dute, eta entzumen galera egon daitekeela erakusten duten seinale eta sintomei buruzko informazioa jasoko dute”, azaldu du Osasun Publikoko zinegotzi Iñigo Garciak.
OMEren arabera, munduan 1.500 milioi pertsonak baino gehiagok dute entzumen galeraren bat. Entzumen galera garaiz detektatzen ez bada, arazo sozialak (isolamendua, komunikazio falta…), fisikoak (nekea, estresa, zorabioak…), psikologikoak (depresioa, suminkortasuna, mesfidantza…) eta kognitiboak (dementzia, alzheimerra…) eragin ditzake. Horregatik, entzumena urtean behin berrikustea gomendatzen dute.
Audikaren entzumen arloko adituak bertan egongo dira entzumen galera posible bati lotutako arriskuei buruzko informazioa emateko. Ekimenari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, 900-31 40 33 doako telefonora deitu edo idatzi info@audika.es helbidera idatzi daiteke.