Olatu Txuriak elkarretaratzea egingo du larunbatean, Intxaurrondon

Olatu Txuriak deituta, larunbatean, hilak 10, elkarretaratzea egingo dute Intxaurrondoko anbulatorio aurrean, 12:00etan. Ez dugu anbulatorio hau merezi lelopean, osasun publikoaren aldeko plataformak eta hainbat auzo elkarteko kideek osasun politikak eta anbulatorioaren egoera salatuko dituzte.
Hain zuzen ere, deialdiarekin bat egin dute honako auzo elkarteek: Intxaurralde (Intxaurrondo) IZBE (Intxaurrondo) Lanberri (Txomiñene), Sarroeta (Martutene), Loiola Urumea Ibai, Bideak (Bidebieta), Oleta (Altza), Buenavista (Altza), Lodabe (Altza), eta Peña y Goñi Auzo Eginez (Gros).