Subizi gaua antolatzen hasiko dira gaur Egian
Egiako Subizi gaua.Inaxio Esnaola Subizi gaua antolatzen hasiko dira gaur Egian, bertako auzo elkarteak jakinarazi duenez. Lehenengo bilera hori kultur etxean izango da, 18:00etan, eta Egia Bizirikek auzotar guztiei dei egin die lantaldean parte hartzeko.
Urteroko legez, ekainaren 23an ospatuko dute Subizi gaua, eta egun hori iritsi aurretik, askotariko prestaketak egin behar izaten dira: dantzak, abestiak, eta beste. Gaurtik aurrera, horiek guztiak antolatzen arituko dira Egian.


