Shula Gavilanek beste urtebeterako berritu du kontratua Bera Berarekin

Ligako titulurako kanporaketak jokatzen ari diren bitartean, Bera Bera datorren denboraldiari begira lanean ari da. Klubak jakinarazi duenez, Shula Gavilan pibote argentinarrak Donostian jarraituko du datorren denboraldian. Beste urtebeterako berritu du kontratua Bera Berarekin. 29 urtek jokalariaren laugarren denboraldia izango da.
2022-2023ko sasoian fitxatu zuen Donostiako eskubaloi taldearekin, eta, ordutik, 113 partida jokatu eta 225 gol sartu ditu. Denboraldi honetan 62 gol daramatza jokaturiko 45 neurketetan.
Gavilan “oso pozik” agertu da kontratua berritzeagatik, eta Donostian beste denboraldi baterako “gogo eta ilusio handia” duela. Era berean, aitortu du aurten “aurreikuspenak bete” dituela taldea, eta liga “ahalik eta ondoen” bukatzea desio du, “Europako Ligara itzultzeko”. Are gehiago, datorren sasoian, Europako Lauko Finalera sailkatzearekin amesten duela adierazi du.