Urgulleko Km Bertikala kronoeskalada antolatu du Ollagorra elkarteak
Kilometro bateko luzera eta 130 metroko desnibel positiboa du ibilbideak, ekainaren 15an jokatuko dute proba.

Ollagorra Elkarteak lehenengoz antolatu du Urgulleko Km Bertikala kronoeskalada. Erlojupeko proba ekainaren 15ean jokatuko dute, 11:00etan hasita.
Irteera Ollagorrako eskaileretan egongo da eta helmuga, berriz, Jesusen Bihotz Sakratuan. Ibilbideak kilometro bateko luzera eta 130 metroko desnibel positiboa du, partaideak 30 segundoko tartearekin irtengo dira.
Gehienez, 80 lagunek parte har dezakete, 18 urtez gorako 40na gizonek eta emakumek. Izen emateak 10 euroko kostua du eta ekainaren 12ko 12:00ak arte aukera izango da Herrikrosa webgunearen bidez.