Veronika Remenarova eslovakiarra fitxatu du Ibaeta Basketek

Datorren denboraldirako bigarren fitxaketa egin du Ibaeta Basketek: Veronika Remenarova eslovakiarra. 28 urte ditu, 1,86eko garaiera du eta hegaleko pibot postuan aritzen da.
Eslovakian hasi zuen kirol ibilbidea, eta urte asko eman zituen han. KP Brno taldean jokatu zuen 2021. urtera arte, partidako 9 puntu eta 5 erreboteko batez bestekoarekin. Hurrengo bi denboraldietan Herner TC eta Rutronik Stars Keltern talde alemaniarretan aritu zen. Aldiz, 2023-2024ko denboraldian Espainiako emakumezkoen ligan egin zuen debuta Cadi la Seu taldearekin. Iaz, Belgikako Royal Castors Braine taldean aritu zen, eta Eurokopa jokatzeko aukera izan zuen.
Paige Robinson eskolta da beste fitxaketa, pasa den astean iragarri zutena.