Partida bakarrera du hamargarren liga
Bera Berak Elx hartu du mendean finaleko lehen partidan, Gaska kiroldegian (28-19). Larunbatean izango da bigarren neurketa.

Etxeko lanak ondo baino hobeto bete zituen atzo Bera Berak. Partida bikaina jokatu zuten Gaskan, eta Elxi ondo irabazi zioten (28-19). Horrela, klubaren historiako hamargarren liga neurketa bakarrera dago. Hau da, larunbatean finaleko bigarren partida irabazten badute arerioan pistan, garaikurra altxatuko dute. 18:00etan izango da norgehiagoka. Elxek irabaziko balu, hirugarren partida jokatu beharko lukete, berriz ere, Gaskan.
Bera Berako jokalari garrantzitsuek maila oso ona eman zuten. Alvarez eta Louis izan ziren golegile nagusiak, bakoitza bostekin. Karstenek lau egin zituen, eta hiruna Etxeberriak eta Erauskinek.