Ibaeta Basket indartuko du Itziar Ariztimuñok

Euskal Herriko jokalari bat fitxatu du Ibaeta Basketek datorren denboraldirako. Itziar Ariztimuño bizkaitarrak bat egingo du Azu Muguruzak gidaturiko proiektuarekin. Haren kirol ibilbide osoa Gernikako taldean egin du, joko antolatzailea da eta 26 urte ditu. Europako txapelduna izan zen Espainiarekin 20 urtez azpiko txapelketan.
“Defentsa lanetan errendimendu handiko eta erasoan erritmo handiko jokalaria da”, adierazi du Ibaeta Basketek. Emakumezkoen Eurokopa hainbatetan jokaturikoa da, eta Donostiako taldeari esperientzia zein eskarmentua emango dizkio.
Ibaeta Basketen laugarren fitxaketa da Ariztimuñorena. Beste hiruak dira: Khadija Faye, Veronika Remenarova eta Paige Robinson.