
Errabundia existitzen ez den hitza da. 'Errabundo' hitzetik dator: noraezean ibiltzen dena. Paula Manninok, dendaren jabeetako bat, duela bi hilabete ireki zuen liburu denda.

Xabier Etxaniz (Pasaia, 1971) irakaslea da Donostiako AEKn, eta Euskaralogikoada proiektuari hauspoa eman dio, 2018az geroztik. Online arropa denda bat da proiektua bera, eta euskal kultura, literatura eta musikatik ateratako esaldiak dira protagonistak.

Hiru eguneko jaiak dira Txomiñenekoak, eta ez dira nolanahikoak. Irailaren 5etik 7ra bitarteko asteburu luzean, kirola, musika, jolasak... Hamaika aukera izango dituzte adin guztietako auzotarrek eta bertaratzen direnek jai giroan murgiltzeko.

Asteartera arte, irailak 2, ezingo da auzora sartu, bertatik autoarekin ibili edo aparkatu.

Bi zigor ezarri dizkiote Zurriola Ocean Center (ZOC) aldi baterako enpresa elkarteari, establezimenduaren kudeatzaileari.