
Arriagako serafinak bigarrenez ospatuko dituzte asteazkenetik astelehenera bitartean, Altzako zazpi auzuneetan. Horietan barrena ibiliko den batukadak jaien hasiera iragarriko du eta Harria parkeko txosnagunera eramango du Txupin.

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak MintzaOn egitasmoa garatuko du aurten, helburu argi batekin: euskararen ahozkotasuna modu dibertigarri, atsegin eta lasaian lantzea, etxetik. Jon Insausti Maisterrena Euskara zinegotziak egitasmoaren nondik norakoak azaldu ditu.

Azora putre funtsak «luxuzko etxebizitzak egiteko» kaleratu nahi dituztela salatu dute, bizilagunei «kalte handiak» eraginez. EH Bilduren laguntzaz, esku hartzeko eskatu diote udalari, Azora «etxebizitzarekin espekulatzen» ari delako.

Bette Davis aktore ezagunak Donostia Saria jaso zuen 1989an, 37. Zinemaldian. Aktoreak Donostiako egonaldia luzatu nahi izan bazuen ere, bere egoeragatik Parisera eraman behar izan zuten, eta bertan hil zen, saria jaso eta hamar egunera.

Gazteak hainbat lesio ditu aurpegian.