
Donostiako Aste Nagusia ospakizun hutsetik harago doa. Jaiak guztiontzako seguruak eta askeak izan daitezen, urte osoan zehar egiten den lanketa kolektiboa ezinbestekoa da, eta mugimendu feministak du erdigune horretan zeregin nagusia.

Bitik bi. Bi aldiz parte hartu eta bietan garaile izan da Usandizaga kaleko taberna Zipotz jaietako pintxo lehiaketan. Hiru urte eskaseko ibilbidea du Bidassoa Tap Roomek eta auzoan barneratzeko ahaleginean dabiltzala dio Morris Ramirezek.

Marruma tabernak irabazi du Zipotz jaietako pintxo lehiaketako Jai Giro saria. Agus Rodriguez Marruma tabernako arduradunak azaldu duenez, bere lankide Joxe Saca sukaldariaren errezeta da, eta saltsa sekretu bat du.