
Salamancan jaio zen 1960. urtean, eta gaztetan murgildu zen antzerkigintzan. Hain zuzen ere, antzerkiari esker etorri zen Ana Pimenta Euskal Herrira. Aktore gisa Errenterian hazi eta trebatu ondoren, Donostiako Gros auzoan sortu zuen Vaiven konpainia Iñaki Salvador musikariarekin. 28 urteren ondoren, agur esatea erabaki dute.