
Manifestazioa egin dute goizean goiz Donostiako ospitaleen eremuan, greba abiatzeko. Estatutu propioa da euren aldarrikapen nagusia.

Realak hil ala biziko partida horietako bat zuen atzo iluntzean Anoetan Osasunaren aurka, eta kostata izan bazen ere, bizirik atera zen. 0-2-ko markagailuari buelta eman zion eta Unai Marrerok heroi jantzia jarri zuen penaltietan.

Haur danborrada aurkeztu dute Jon Insausti alkateak eta Ana Lopez Festa Jardueretako zinegotziak, Intxaurrondoko Haur Danborradako hainbat kiderekin batera. Urte berezia izango da Herri Ametsarentzat, 50 urte beteko baititu bere danborradak. Kañoyetan Txikirentzat, bestalde, lehen urtea izango da.