Paige Robinsonek gero arte esan dio Ibaeta Basketi
Paige Robinson jokalaria, partida batean.Gipuzkoa Basket Bi jardunaldi falta dira emakumezkoen liga erregularra bukatzeko, eta Ibaeta Basketek mailari eutsiko dio. Hain zuzen ere, asteburuan ziurtatu zuen Valentziari Gaska kiroldegian irabazita. Horiek horrela, klubak baimena eman dio Paige Robinson jokalariari Atlanta Dreams taldearekin jokatzeko aukera izan dezan. Dena dela, bi aldeek adostu dute datorren denboraldirako kontratua berritzea. Beraz, Donostiara bueltatuko da.
Robinsonek aurreneko sasoia bete du Ibaeta Basketekin, eta Donostiako taldearekin ligan minutu gehien jokatu dituen jokalaria da. 361 puntu egin ditu —%43 asmatu du jaurtiketetan—, eta 109 errebote lortu ditu. Valentziaren aurkakoan erabakigarria izan zen Ugandakoa, 19 puntu egin zituelako. Gainera, sei errebote lortu zituen eta 20 puntuko balorazioa.
“Erreferente garrantzitsua izan da guretzat. Hasieratik konektatu du gainerako taldekideekin eta klubaren izaerarekin. Horrek erraztu egin du taldearekin izan duen legen esperientzia arrakastatsua izatea”, adierazi du klubak.


