Gora begira jarraitzen du Gipuzkoa Basketek
Gipuzkoa Basketen eta Mallorcaren arteko partidako une bat.Gipuzkoa Basket Kirol begirada guztiak edo gehien-gehienak Sevillan egon dira asteburuan, Realeko mutilek irabazi duten Espainiako Kopako finalean, baina, hortik harago, beste talde donostiarrek partida garrantzitsuak jokatu dituzte asteburuan.
Saskibaloitik hasita, izan ere, Gipuzkoa Basketek Mallorca mendean hartu zuen ostiralean etxean (82-65), igoerako kanporaketa jokatuko duela ziurtatuz, liga erregularra amaitzeko lau partidaren faltan; goragoko postuetan amaitzea dute helburu orain. Ibaeta Basketi dagokionez, maila mantenduko dutela ziurtatuta dute donostiarrek, eta, beraz, helburu garrantzitsurik gabe joan ziren Leganesera. 87-61 galdu zuten madrildarren etxean.
Eskubaloian, ligako lehenengo postua ziurtatuta edukita ere, bere zaleen artean garaipen batekin itxi nahi izan zuen liga erregularra Bera Berak, eta 32-25 irabazi zion Valladolidi, partida biribila eginda.
Azkenik, belar hockeyan, azken porrota ahazteko indar erakustaldia egin zuen Realak igandean etxean, bere zaleen aurrean. Hain zuzen ere, 3-2 irabazi zion Castelldefelsi. Ligako bederatzigarren postuan daude txuri-urdinak.
EMAITZAK
Saskibaloia
Emakumezkoen lehen maila, 29. jardunaldia
- Leganes – Ibaeta Basket (bihar, larunbata, 16:30)
Gizonezkoen bigarren maila, 30. jardunaldia
- Gipuzkoa Basket 82 – Mallorca 65
Eskubaloia
Emakumezkoen ohorezko maila, 26. jardunaldia
- Bera Bera 32 – Valladolid 25
Belar hockeya
Emakumezkoen lehen maila, 17. jardunaldia
- Reala 3 – Castelldefels 2
Futbola
Espainiako Kopako finala
- Atletico Madril 2 – Reala 2 (3-4, penaltietan)
