CCOOk eta UGTk bat egin dute soldatak, etxebizitza eta demokrazia oinarritzat hartuta
Alderdi Ederren egin dute ekitaldi nagusia, eta bertako zein nazioarteko eskubideen alde agertu dira.
CCOO eta UGT sindikatuen manifestazio bateratua, Maria Kristina hotelaren alboan.Inaxio Esnaola Lelo batek elkartuta atera dira kalera CCOO eta UGT sindikatuak Maiatzaren Lehenean: Derechos, no trincheras. Soldatak, etxebizitza eta demokrazia. EAEko hiru hiriburuetan egin dituzte manifestazioak eta ekitaldiak. Donostiakoa Alderdi Ederrean izan da, hiriko kaleak askotariko “eskubideak defendatzeko” zeharkatu ondoren.
CCOOk indarrak batzera deitu du “lubakien aurrean, soldaten prekarietatearen aurrean, etxebizitza espekulazioaren aurrean eta demokrazia gorroto eta bazterkeria diskurtsoen aurrean”. Soldatei dagokienez, “Euskadiko errealitateari lotutako eta negoziazio kolektiboan oinarritutako politikaren” alde egin dute. Etxebizitzaren arazoaren aurrean, sindikatuak” baliabide publikoak zabaltzea eta alokairuko parke publiko eskuragarri, nahikoa eta errealaren” alde egitea eskatu du. Azkenik, migratzaileen ezohiko erregularizazioa justizia sozialaren eta lan eskubideen gai gisa defendatu dute.
UGTk, berriz, jendearen bizitza hobetzeko akordioak aldarrikatu ditu, eta “etxebizitza eskubidea blindatzeko” eskatu du.
Jarraian, bi sindikatuen martxetako irudiak ikus ditzakezue, baita Maiatzaren Lehenean Donostian egin dituzten beste manifestazioetakoak ere, LAB, CNT, eta ESK, Steilas, CGT, Antikapitalistak eta Bake Ekintza Antimilitarista ere kalera atera baitira hirian:

