Herrerako futbol zelaia berritzen hasiko dira, eta urrirako prest egongo da
Herrerako futbol zelaia. Donostiako Udalak 3,1 milioi euroko inbertsioa egingo du Herrerako futbol zelaia osorik berritzeko. Gaur adjudikatu dituzte lanak Tokiko Gobernu Batzordean, eta hilaren 12an hasiko dituzte. Udalaren aurreikuspenen arabera, urrirako erabilgarri egongo da.
Egungo zelai artifiziala zeharo higatua dago, pitzadurekin, eta drainatze zein ureztatze sistema hondatuekin. Baldintza horiek egunero kategoria eta klub desberdinetako hamarnaka futbolarik erabiltzen duten ekipamenduari eragiten diote. “Egoera horrek, gabezia tekniko ugariekin batera, birmoldaketa bat egitea bultzatu du, auzoarentzat balio funtzional eta sinboliko handiko espazio bat kirol eta herritar erabilerarako berreskuratzea ahalbidetuko duena”, azaldu du Juantxo Marrero Obra eta Proiektuetako zinegotziak.
Zelaia berritu ostean, aldagelak eta harmailak aldatuko dituzte, eta lan horiek 2027ko urtarrilerako bukatuta egotea espero du udalak.


