Bera Beraren joan-etorriak, koparen atarian
2026-2027ko denboraldiari dagokionez, hiru dira iragarri dituzten fitxaketak, eta beste bi jokalarik osatuko dute taldea.
Kelly Nzonzie Fonkeng euskarri nafarra, Bera Beraren aurkako partida batean.Bera Bera Hirugarren urtez jarraian, hiru tituluak irabazteko aukerak ditu Bera Berak. Ostiraletik igandera bitarte, Espainiako Kopa izango dute jokoan, Illunben. Hain zuzen ere, ostiralean bertan jokatuko dute final-laurdenetako norgehiagoka Valladoliden aurka (20:30). Ligako titulurako finalerdiak, berriz, hilaren 17an —joanekoa, etxetik kanpo— eta 23an —itzulerakoa, Gaska kiroldegian– jokatuko dituzte. Porriño talde galiziarra izango dute aurre.
2026-2027ko denboraldiari dagokionez, taldea urtarriletik du itxita Tati Garmendia kirol zuzendariak. Hiru dira iragarri dituzten fitxaketak: Kelly Nzonzie Fonkeng euskarri nafarra —Beti Onak taldekoa—, Melinda Louis hegaleko frantziarra –Lanzarote taldekoa– eta Elene Fresco hegaleko zarauztarra —bigarren taldetik lehenengora igoko dute—. IRUTXULOKO HITZAk jakin ahal izan duenez, beste bi fitxaketa dira iragartzeko falta direnak. Horrez gain, aipatzekoa da Jon Begiristain izango dela entrenatzaile berria, Imanol Alvarezen lekua hartuta.
Kontratua berritu duten jokalariak, berriz, Elke Karsten, Shula Gavilan, Lucia Prades eta Lisanne Kruijswijk dira. Bestalde, Lyndie Tchaptchet euskarri nafarrak, taldeko jokalari bereizgarrienak, ez du Bera Beran jarraituko. Urtarrilean iragarri zuten haren agurra, eta Frantziako Metz talde indartsuan ariko da datozen bi denboraldietan.


