Donostiak bi ordezkari izango ditu Txapeldunen Ligako finalean
Mikel Arteta eta Martin Zubimendi donostiarrak, Arsenalek jokaturiko partida baten ostean.Reuters Ingalaterrako Arsenal taldea Txapeldunen Ligako finalera sailkatu zen atzo, finalerdietako itzulerakoan Atletico Madril mendean hartuta. Horrela, Mikel Arteta eta Martin Zubimendi donostiarrak hilaren 30ean Budapesten (Hungria) jokatu den finalean izango dira.
Artetak entrenatzaile gisa lortu du balentria, eta Zubimendik jokalari moduan, pasa den sasoian Reala utzi ondoren. Hain zuzen ere, biak txuri-urdin ohiak dira. Orain, azken urratsa falta zaie, Txapeldunen Liga estreinako aldiz irabaztea. Gaur argituko da finaleko arerioa: PSG edo Bayern Munich.


