Metroaren lanek eragindako Loiola eta San Martin kaleen urbanizatzea esleitu dute
Metroa egiteko lanak Loiola kalean, Artzain Onaren katedralaren aurrean.Beñat Parra Euskal Trenbide Sareak 1, 2 milioi eurotan esleitu dio Jaizubiari Topoaren lurpeko saihesbidearen obrak jasan dituzten Loiola eta San Martin kaleen urbanizazio lanak. Enpresa esleipendunak zortzi hilabeteko epea izango du lanak osatzeko. Esku hartuko duten azalera 3.500metro koadro ingurukoa da.
Urbanizazioaren ondorioz, San Martin kaleak hiru errai izatetik, oinezkoentzat izatera pasako da, Urbieta eta Hondarribia kaleen arteko tartean. Izan ere, obrek eragindako mozketara arte, ibilgailuen trafiko bolumena handia baitzen Urumea ibairako norabidean. Halaber, bidegorria ere izango du tarte horrek.
Jarduketak memoriaren eta erabilera berrietara egokitzeko beharraren arteko oreka lortu nahi du, eta, amaitzeko, eragindako zerbitzuak berrezarriko dituzte, hala nola saneamendu, euri eta hornidura sareak, hiri altzariak, argiak eta lorategiak. Azken urtean, Erdialdean obren I. fasea hasi zenetik okupatutako azaleratik 3.7o0 metro koadro itzuli zaizkio pixkana hiriari.


