Txanpontxoren jaitsierak ekarri ditu jaiak Bidebietara
Haurrek ingurututa egin zuen jaitsiera Txanpontxo.Maitane Aldanondo Petardoen eztanda entzun, eta Guardaplata bideko biribilgunean agertu zen Txanpontxo. Esku handi eta irribarre zabaleko pertsonaiarekin batera aldapan behera egin zuten erraldoiek, buruhandiek eta Jaixkipe txarangak. Bide ertzetan zain pilatutako haurrak prest zeuden zetorrenerako: Txanpontxok botatako txokolatezko txanpon eta goxokiak biltzea. Inguruan jarrita, egin zuten auzoan barrena buelta.
Azken hiru egunetan zenbait jarduera aurrera eraman badituzte ere, Txanpontxoren jaitsierarekin batera hasi zituzten auzoko festak. Ekimenez beteriko asteburua dute aurretik, jai giroan murgildu nahi dutenek.
Hemen atzo arratsaldeko zenbait argazki eta bideoa:


