Aria taldeak irabazi du Realak antolatutako maketa lehiaketa
Aria talde donostiarrak irabazi du maketa lehiaketa. Aria taldea Realak bigarren antolatu du bertako taldeei zuzendutako maketa lehiaketa eta oraingoan Aria izan da talde irabazlea. 80 bat taldek eman zuten izena eta haietatik zortzi sailkatu ziren. Bakoitzak kontzertu bana eman zuen Keler espazioan edo San Martin merkatuan. Horietatik erdia pasa zen final-laurdenetara eta larunbatean, hilak 9, jokatu zuten finalera Aria eta Ainhoa Urteaga zumaiarra iritsi ziren.
Larunbatean aurrera eraman zuten finala Keler Espazioan eta bertan Ainhoa Urteaga zumaiarra ere iritsi zen. Ekitaldian, Idoia Asurmendi aramaioarrak ere parte hartu zuen, bere lanaren showcase bat eskainik, eta epai mahaian parte hartuz. Epaileek, hain justu, talde donostiarra izendatu zuten garaile. Saria Ozen estudioan bi kanta grabatzea da eta Realak Anoetan jokatuko duen azken partidan jotzea.
Aria taldeko abeslari Marina Landaren hitzetan, “ametsa da”. “Partiduan jotzea sekulako aukera da jende gehiagorengana iristeko, azken finean, guk musika emozioak askatu eta emozioak sentiarazteko egiten dugu, jendearekin partekatzeko”. Gainera, taldea, hirugarren lana prestatzen ari da


