Hemeretzi antzezlan taularatuko ditu 37. Gazteen Antzerki Topaketak
37. Gazteen Antzerki Topaketaren erakustaldiaren aurkezpena, Viktoria Eugenia antzokian.Donostiako Udala Maiatzaren 20tik ekainaren 18ra arte izango da 37. Gazteen Antzerki Topaketa erakustaldia. Guztira, 14 eta 30 urte bitarteko gazteek prestaturiko hemeretzi antzezlan taularatuko dituzte hiriko hainbat agertokietan: Antzoki Zaharra, Viktoria Eugenia Kluba, Gazteszena, Intxaurrondo K.E., Imanol Larzabal eta Kontadores. Hemen duzue programazioa.
Obra propioak eta klasikoak ikusi ahal izango dira, eta horiek baloratzeaz hiru aktore arduratuko dira: Garazi Urkola, Maialen Sorzabalbere eta Aiora Enparantza. Sari banaketa, berriz, ekainaren 20an izango da Viktoria Eugenia Klubean.
“Hiri honek bere gazteriarekin eta kulturarekin duen konpromisoaren adibide bat da. Urtez urte ikusten dugu nola talde berriak animatzen diren sortzera, esperimentatzera eta agertokietara igotzera, eta horrek erakusten du Donostian gazte talentuak babesa eta aukerak aurkitzen dituela. Gazteria Sailetik espazio berriak sustatzen jarraituko dugu, gazteek aukera izan dezaten beren burua adierazteko, trebatzeko eta beren sormena herritarrekin partekatzeko”, adierazi du Iñigo Garcia Gazteriako zinegotziak.
Sarreren prezioa 3 eurokoa izango da, eta dagoeneko eskuratu daitezke Donostia Kulturaren webgunean eta obra bakoitza antzeztuko den aretoen leihatilan. Kontadores gazte zentrokoak, berriz, emanaldietarako sarrerak antzezpen egunean bertan erosi ahal izango dira, bertako leihatilan.


