Elba Alvarezek Bera Beran jarraituko du
Elba Alvarez galiziarra egindako gol bat ospatzen.Bera Bera Espainiako Kopako azken faseko jokalaririk onena izendatu eta golegile nagusia izan ondoren, Elba Alvarez erdiko jokalariak Bera Beran jarraituko du datorren denboraldian. Galiziarrak “zalantzarik gabe” berritu du kontratua beste urtebete baterako. Horrela, bere hirugarren sasoia beteko du Donostian.
Bera Berak nabarmendu duenez, Elba taldearen iparrorratza da. “Liderra ez da soilik taldea zuzentzen, gidatzen eta bidea markatzen duena. Oraindik gertatu ez dena ikusten duena da, jokoa segundo bat lehenago ulertuz, dena azkar doanean erabakiz eta kaosa ordenatuz”, adierazi du galiziarrak.
Kontratua berritu duten beste jokalariak dira Elke Karsten, Shula Gavilan, Lucia Prades eta Lisanne Kruijswijk dira. Aldiz, hiru dira iragarri dituzten fitxaketak: Kelly Nzonzie Fonkeng euskarri nafarra —Beti Onak taldekoa—, Melinda Louis hegaleko frantziarra –Lanzarote taldekoa– eta Elene Fresco hegaleko zarauztarra —bigarren taldetik lehenengora igoko dute—. Bestalde, Lyndie Tchaptchet euskarri nafarrak, taldeko jokalari bereizgarrienak, ez du Bera Beran jarraituko. Urtarrilean iragarri zuten haren agurra, eta Frantziako Metz talde indartsuan ariko da datozen bi denboraldietan.

