Khadija Fayek beste urtebetez jarraituko du Ibaeta Basketen
Khadija Faye jokalari senegaldarra.Ibaeta Basket Denboraldi honetan, Khadija Faye jokalari senegaldarra izan da Ibaeta Basketekin minutu gehien jokatu dituena, Paige Robinsonekin batera. Hori dela eta, Donostiako klubak beste urtebete baterako berritu du pibotaren kontratua.
Azu Muguruzak gidatzen duen taldearentzat ezinbestekoa da. Ligako 30 partidetan 27 minutu jokatu ditu neurketa bakoitzeko. Batez beste, 11,5 puntu egin ditu, eta zortzi errebote lortu ditu.
Guztira, sei dira Ibaeta Basketek 2026-2027ko denboraldirako dituen jokalariak: Maria Eraunzetamurgil donostiarra, Irene Murua, Veronika Remenerova, Paige Robinson, Lara Gonzalez eta aipaturiko Khadija Faye. Aldiz, kluba utzi dutenak dira Roso Buch, Yvonne Ejim eta Kristine Vitola.


