Zer plan asteburu honetan Donostian?
Paul Urkijo zinemagilea buru duen taldeak bere bigarren laneko kantak aurkeztuko ditu Larratxoko agertokian.Hortzak Zer plan asteburu honetarako? Gure agendan askotariko kultur eta aisialdi proposamenak aurkituko dituzue, baina, horrez gain, egun bakoitzeko plan proposamen bat egingo dizuegu jarraian.
Ostiralean (hilak 22), zinema proposamen bat: Gerra Zibila Euskadin filma. Euskal Zinema zikloan, Nemesio Sobrevilaren lana ikusgai jarriko dute, Tabakaleran, 19:00etan. Sarrerak 4,5 euroan eskura daitezke aretoan edo online.
Larunbatean (hilak 23), heavy metal zaleentzako edo musika estilo hori ezagutu nahi dutenentzako gomendioa: Herriko Burdina webguneak antolaturiko Burdina Astintzen jaialdia, Larratxo Kultur Etxean, 20:00etan. Hiru talde ariko dira zuzenean: Anestesia, Kudai eta Hortzak. Sarrerak hemen daude salgai.
Igandean (hilak 24), antzerki proposamena: Eskailerapekoa. Poltsiko Antzerkia jaialdian, Idoia Torregarai eta Mirari Martirenaren antzezlana ikusi ahalko da, Intxaurrondoko Aitona-amonen Etxean, 19:00etan, doan.
Bonus track. Astean zehar egiteko baino, astebururako beste plan batzuk proposatuko dizkizuegu bonus track-ean oraingoan, egun osoko planak, hori bai. Alde batetik, Egiako Trebeska taldeak 50 urte bete ditu, eta egun osoko egitaraua prestatu dute auzoan: desfilea (11:00), emanaldi nagusia (12:00), umeen bazkaria (13:30), herri bazkaria (14:30), erromeria gidatua (17:00) eta Laket erromeria taldea (20:00). Bestetik, Bilintxi Balantxa bertso elkarteak Donostiyako Bertso Potajia antolatu du, bertso saioak egingo dituzte 11:00etan Antigua, Aiete, Loiola, Intxaurrondo eta Amaran. Handik kalejiran joango dira Parte Zaharrera, eta, han, egun osoko egitaraua gauzatuko dute.


