Klara Cahynova txekiarrak Realean jarraituko du
Klara Cahynova futbol jokalaria.Reala Txapeldunen Liga Realarekin jokatuko du Klara Cahynova erdilari txekiarrak. Klubak jakinarazi duenez, beste urtebeterako berritu du kontratua, gehiago luzatzeko aukerarekin.
Zubietara iritsi zenetik, gero eta garrantzi handiagoa hartu du Cahynovak. Bere esperientzia, erregulartasuna eta zelai erdian oreka emateko gaitasuna nabarmendu ditu Realak. Gainera, nazioarte mailako jokalaria da, eta lekua egina dauka Txekiako selekzioan.


