Realak beste bi jokalari agurtu ditu
Duje Caleta-Car atzelari kroaziarra, partida batean.Reala Liga eta denboraldia bukatu berritan, Realak lanean jarraitzen du 2026-2027ko denboraldiko taldea egituratzen. Aritz Elustondo beasaindarra agurtu ondoren, beste biren txanda iritsi da. Duje Caleta-Car erdiko atzelari kroaziarrak eta Wesley Gassova hegaleko brasildarrak ez dute jarraituko. Utzita aritu dira sasoi honetan, eta haien jatorrizko klubetara itzuliko dira; Lyon eta Al Nassr, hurrenez hurren. Klubak eskerrak eman dizkie biei izan duten konpromisoagatik.
Caleta-Carrek 2.629 minutu jokatu ditu Realarekin. Guztira, 32 partida ofizial, horietako 27 ligan. Pellegrino Matarazzo entrenatzaile estatubatuarraren konfiantza izan du, eta denboraldi nahiko irregularra egin arren, apirilaren 18an irabazitako kopako finalean ondo aritu zen. Wesley, berriz, neguko merkatuan iritsi zen Realera, eta oso minutu gutxi jokatu ditu; 84, zehazki. Take Kuboren lesioak utzitako hutsunea betetzeko ekarri zuen Realak, baina entrenatzaileak ez dio aparteko aukerarik eman.
Datozen asteetan, joan-etorri gehiago espero dira.

