Amandine Balzinc atezain frantziarra fitxatu du Bera Berak
Amandine Balzinc atezaina Atletico Guardes taldetik dator Donostiara.Bera Bera Bera Bera eskubaloi taldeak atea eskarmentua duen atezain batekin sendotzea erabaki du. Amandine Balzinc frantziarra fitxatu dute 2028ra arte –datozen bi denboraldietarako—. Galiziako Atletico Guardesen aritu da pasa den sasoian, eta 33 urte beteta iritsiko da Donostiara. Lucia Prades atezainarekin konpartituko du postua.
Paris iparraldean jaio zen, Gonessere herrian, eta ibilbide luzea darama eskubaloian. Besteak beste, Frantziako Merignac Handball eta Toulon, eta Errumaniako Targu Jiu taldeetan ibili da. EHF Europako Kopako txapelduna izan da, eta aurten Espainiako Kopako finalera iritsi zen —Illunben jokatu zena, eta Bera Beraren kontra galdu zutena—.

