Alexandra Shunu angolarrak osatu du Bera Bera
Alexandra Shunu eskuin alboko jokalaria.Sport Lisboa e Benfica Bera Berak 2026-2027ko denboraldiko taldea osatu du. Alexandra Lutunu Shunu eskuin alboko jokalari angolarra da azken fitxaketa. Sport Lisboa e Benfica taldean ibilbide oparoa egin ostean, Donostian ariko da.
Atzo jokatu zuen azken partida Portugalgo taldearekin, han azken hiru sasoiak bete ondoren. Hain zuzen ere, azken hiru ligak irabazi ditu, Europan jokatzeaz gain. Are gehiago, hiru aldiz aritu da Bera Beraren aurka; 2023ko Iberiar Superkopan, 2024ko Europa Ligako kanporaketan eta 2025eko Iberiar Superkopan.
Tati Garmendia kirol zuzendariak nabarmendu duenez, Shunuk “kalitatea eta eskarmentua” emango dio taldeari: “Erasoan lehen lerroan edozein postuan joka lezake, banakako jokaldietan nabarmentzen da eta jaurtiketa indartsua du”.
2026-2027ko denboraldiko taldea
- Atezainak: Lucia Prades eta Amandine Balzinc.
- Eskuin hegalekoak: Maitane Etxeberria eta Anne Erauskin (kapitainak).
- Ezker hegalekoak: Elena Amores eta Melinda Louis.
- Euskarriak: Shula Gavilan eta Kelly Fonkeng.
- Erdiko atzelariak: Elba Alvarez eta Lisanne Kruijswijk.
- Lehen lerroa: Elke Karsten, Carmen Arroyo, Ester Somaza, Elene Fresco, Sora Ishikawa eta Alexandra Shunu.
- Entrenatzailea: Jon Begiristain.
- Laguntzailea: Xabat Beloki.

