Donostiako hiru traineruk parte hartuko dute Euskadiko Txapelketan
Donostia Arraun Lagunak-ek Euskadiko txapelketa irabaztea du helburu.Donostia Arraun Lagunak Etzi, ekainak 7, jokatuko da Getarian Euskadiko Traineru Txapelketa. Hiru kategoriatan ariko dira ontziak, eta Donostiak hiru ordezkari izango ditu. Donostia Arraun Lagunak emakumezkoetan, Donostiarra gizonezkoetan eta Fortuna beteranoetan.
11:00etan abiatuko da txapelketa beteranoen lehiarekin. Fortuna bigarren txandan ariko da Mundaka, Badok 13 eta Getxo traineruekin batera. Aldiz, lehen txandan ariko dira Plentzia, Zumaia, Iberia eta Illunbe.
12:00etan izango da gizonezkoen kategoria absolutua, eta Donostiarra bigarren txandan ariko da Bermeo, Orio eta Isuntza ontziekin. Lehen txandan, berriz, Zierbena, Getaria, Santurtzi eta Hondarribia lehiatuko dira. Iaz Oriok irabazi zuen, Donostiarraren aurretik.
Azkenik, 13:00etan, jokatuko da emakumezkoen kategoria absolutua. Donostia Arraun Lagunak-ek —Gipuzkoako txapeldunak— bigarren txandan egingo du arraun Kaiku, Deustu eta San Juan traineruekin batera. Aldiz, lehen txandan ariko dira Ondarroa, Tolosaldea, Isuntza eta Hondarribia. Iaz Tolosaldea izan zen onena, Arraunen aurretik, eta aurten irabazten ahaleginduko da Lugañenea ontzia.

