Erraldoiak, buruhandiak eta paellak, Larratxoko festen osagaiak
Erraldoi eta buruhandiek hartu dute Larratxa goizean.Asier Gonzalez de San Pedro Larratxo jaietan murgilduta dabil. Aurretik jarduerak izan baziren ere, osteguneko txupinazoaren ondoren, zereginez beteriko egunak etorri dira. Larunbat goizean, jaietako ezinbesteko pertsonaiak diren erraldoi eta buruhandien topaketa egin dute. Haurren eta helduen gozamenerako, kalez kale ibili dira dantzan eta korrikan.
Bien bitartean, Larratxoko eskolan, su artean lanean aritu dira XII. Paella Lehiaketako partaideak. Bi ordu izan dituzte plater goxoena aurkezteko, bazkari herrikoian gozatu aurretik, epaileek dastatu baitituzte.
Jarraian, Asier Gonzalez de San Pedrok egindako irudiak:

