Bat Egin Eguna gauzatu du EH Bilduk, Antiguan
Mosaiko erraldoia osatu zuten bertaratutako militanteek. Joseba Parron San Sebastian EH Bilduk Bat Egin Eguna aurrera eraman zuen igandean Antiguako Jose Maria Sert plazan. Bertan, hamarnaka militante batu ziren eta Euskal Herrian posible egin zioen mosaiko erraldoia osatu zuten. Gainera, koalizioaren udaleko bozeramaile Juan Karlos Izagirrek adierazpenak egin zituen. Haietan azaldu zuen “harrituta” daudela azken asteotan udal gobernuko erakutsitako jarrerarekin, “noraezean dabilen gobernua” dela erakusten baitu, “hiri eredua zein den ari ez duen gobernua da”, eta osatzen duten bi alderdien artean desadostasunak dituena. Adibide gisa jarri zituen Munduko futbol txapelketa edota etxebizitzaren gaia.
Horrez gain, zerga turistikoari dagokionean, berriz, EH Bilduk hori eskatzen urteak daramatzala gogoratu zuen, eta alkateak “presaka eta modu irregularrean” ezarri nahi izan duela uda honetan,”jakinda ezinezkoa” dela.
Izagirreren esanetan, “noraeza honek guztiak, kontradikzioek, iritzi aldaketek… erantzuten diote Jon Insaustiren irudia indartzeko antolatutako marketin kanpainari”, eta gogorarazi zuen, Insausti hamar urtez egon dela udal gobernuan, ardura garrantzitsuekin; tartean, “turismoaren sustapenaren eta bide batez desgobernuaren arduradun zuzena izan da. Beraz, ez da sinesgarria aurretik egindakoarekin zerikusia izango ez bali bezala jokatu nahi izatea”. Eta diskurtsoak ez bezala, ekintzek betiko bidetik jarraitzen dutela nabarmendu zuen. “Hiria sektore eta interes zehatz batzuei saldu diotenek ezin dute orain hiriaren salbatzaile gisa aurkeztu bere burua. Donostia egoera honetara ekarri dutenek ezin dute arazoen konponbidea izan”, gehitu zuen.
Jarraian ekitaldiko irudiak:

