
Indarrak batu dituzte Donostiako Atletikok eta Bera Bera Errugbi Taldeak, eta 'Bateginik' leloa aukeratu dute bien arteko lankidetza sendotzeko.

Gizonezkoetan, Orio izan da txapelduna eta Donostiarra txapeldunordea. Beteranoetan, berriz, Badok 13 ontziak irabazi du eta Fortuna laugarren sailkatu da.

Kapelaren Ibilbideak arrakasta handiz borobildu du bere laugarren edizioa; atzo goizean ehunka lagun bildu ziren Miramar Jauregiko lorategietan, kultura, tradizioa, artea, tokiko merkataritza eta auzoa uztartu dituen jardunaldi batean.