Joseba Larratxek hartuko du Aieteko Ilustratzaileen Txokoa
'Ni ez naiz Mikel Laboa' komikiaren ilustrazio multzo bat.Joseba Larratxe 'Josevisky' Ekainaren 10etik irailaren 6ra Aiete Kultur Etxean Joseba Larratxe Josevisky ilustratzaile irundarraren lana izango da ikusgai Ilustratzailearen Txokoan.
Donostian arkitektura ikasketak egin zituen arren, bere ibilbidearen hasieratik komikigintza izan da bere grina. 2006az geroztik, hainbat egunkari, aldizkari eta hedabidetarako –Berria, Xabiroi, Gaztezulo, Argia, H28 eta Nabarra— komiki eta ilustrazioak sortu ditu. Gainera, azken urteotan Donostiako hainbat jairen kartelak egin ditu: Euskal Jaiak, danborrada, Kontxako Estropadak…
2022an Ni ez naiz Mikel Laboa komikia sortu zuen Harkaitz Cano eta Unai Iturriagarekin batera. Lan honengatik 2023an Euskadi Literatura Saria irabazi zuen, ilustrazioaren modalitatean.

