Erromeria ederra egin dute Uliako mintegietan, euriari aurre eginez
Uliako mintegietako erromerian bazkaria eta musika eduki zuten.Oier Arribas Ciria Urteroko legez, Intxaurrondo Zaharreko jai batzordeak antolatuta, erromeria egin zuten larunbatean Uliako mintegietan, egun osoko egitarauarekin. Eguzkiari aurre egin behar izan diote beste urte batzuetan, baina aurten, aldiz, euriari egin behar izan zioten aurre; hala ere, giro ederrean pasatu zuten eguna hamarnaka lagunek.
Goizean ireki zituzten guneko ateak, haurren jolasak egiteko. Eguerdian, hainbat kidek paellak prestatzen zituzten bitartean, Revolutionary Brothers reggae taldearen musikak jarri zuen giroa, gosea egiten joateko. Eguraldiaren ondorioz, aterpean egin zuten paella jana, eta, berriz ere, reggae doinuak izan ziren nagusi arratsaldean zehar, Revolutionary Brothers taldearekin.
Jarraian, eguneko irudi bilduma ikus dezakezue:

