Donostia Rugby aurkeztu dute, hirian errugbia indartzeko proiektua
Indarrak batu dituzte Donostiako Atletikok eta Bera Bera Errugbi Taldeak, eta 'Bateginik' leloa aukeratu dute bien arteko lankidetza sendotzeko.
Donostua Rugby proiektuaren aurkezpena, Donostiako Udaletxean.Donostia Kirola Gaur goizean aurkeztu dute Donostia Rugby Kluba, udaletxean. Donostiako Atletikok eta Bera Bera Rugby Taldeak elkarrekin sortu dute, eta egitura komun honen asmoa da gaitasunak batzea, baliabideak antolatzea eta hiriko errugbia kirol, gizarte eta erakunde sendotasun handiagoko etapa baterantz proiektatzea.
Proiektua ez da jatorrizko identitateen xurgapen edo desagerpen gisa planteatzen. Aitzitik, Donostiako kirol esparruan ibilbide luzea duten bi erakundek indarrak batzea erabaki dute, helburu komun baten alde: Donostiako errugbiarentzako etorkizun sendoagoa eraikitzea.
Bateginik lelopean, elkarrekin eta lankidetzan, Donostia Rugby egitasmoak hiriko errugbiaren lehiakortasunaren erreferentzia bihurtu nahi du, eta klub fundatzaileak prestakuntza eta garapen oinarri gisa mantendu. Bateratzea aro berri eta pozgarri baten hasiera gisa aurkeztu dute, bi klubentzat eta hiriko errugbiarentzat.
Egitasmoak errealitate partekatu bati erantzuten dio: Donostiak talentua, zaletasuna, instalazioak eta tradizioa ditu errugbiaren esparruan, baina egitura sendoagoa behar du egungo errokei aurre egiteko. Dauden baliabideak optimizatzea da Donostia Rugby proiektuaren asmoa, bai eta proiektu egonkor eta ezaguterraz bat sortzea ere, etorkizuna izango duena.
Donostiako Udaleko Kirol Sailari eta Donostia Kirolaren bultzadari eta lankidetzari sustatu dute egitasmoa. Izan ere, bi kluben arteko elkarrizketa bultzatu dute, ikuspegi partekatuarekin batera. Erakundeen babesa garrantzitsua izan da, baina baita Donostiako Atletikoren eta Bera Bera Rugby Taldearen borondatea ere, aurrera begiratzeko eta Donostiako errugbiaren interes orokorra lehenesteko.
Hiri mailakoa
Kirol apustua ez ezik, hiri proiektua ere bada Donostia Rugby. Helburua da Donostian errugbia indartzea, harrobirako erreferenteak sortzea eta jokalariei goi errendimenduko kiroleranzko bide argi bat eskaintzea. Proiektuak lau ardatz nagusi ditu: harrobia, berdintasuna, profesionalizazioa eta jasangarritasuna.
Proiektuaren aktibo nagusietako bat hiriko kirol instalazioak modu koordinatuan erabiltzea izango da. Aietek, Puiok eta Anoetako estadio txikiak entrenamendurako, prestakuntza fisikorako, errekuperaziorako eta lehiaketarako espazioen sare bat osatuko dute.
Antolamendu horrek aukera emango du ordutegiak optimizatzeko, saioen kalitatea hobetzeko eta talde guztiei lan baldintza hobeak eskaintzeko. Helburua da jokalariek metodologia komun baten arabera eta kirol hazkunderako ingurune egokietan garatzea beren jarduera.
Emakumezkoen taldea
Emakumeen atala Donostia Rugbyren gune estrategikoetako bat da hasieratik. Proiektuak konpromisoa hartzen du benetako berdintasun irizpideekin lan egiteko bai baliabideetan, bai plangintzan, bai arreta profesionalean, bai eta ikusgarritasunean ere. Emakumezkoen taldeak egonkortasuna eta hazkundea izatea lehentasunak izango dira lehenengo denboralditik, ziur baikaude Donostiako errugbiaren garapena elkarrekin eraiki behar dela.

