Aietek ere Antigua menderatu du
Herri kirolen dema egin dute Antiguako frontoian, eta etxekoek berriz ere amore eman behar izan dute, pasa den urtean gertatu moduan.
Antiguatarrak, aietearrak eta aizkolariak, Antiguako frontoian.Joseba Parron San Sebastian Eguzki berotik ihes egin dutenek, gaur eguerdian bete den Antiguako frontoiaren itzala estimatuko zuten. Ordea, Antiguako San Joan jaietako herri kirolen dema ere nahiko beroa izan da. Antiguotarrak elkarteak eta dantza taldeak antolatuta, Antigua eta Aiete nor baino nor aritu dira.
Herri kiroletako sei probari aurre egin behar izan diote bi taldeek: aizkora —Arkaitz Etxebeste aizkolaria Antiguarekin aritu da, eta Ibai Soroa Aieterekin—, lokotx bilketa, trontza jokoa, txinga eramatea, 50 kiloko harria —bost altxaldi bakoitzeko— eta zaku pisu lasterketa. Bakoitzeko bost buelta egin dituzte, erreleboka.
Etxekoak iazkoa ahaztu eta auzoari garaipena eskaintzeko asmoarekin lehiatu dira. Izan ere, Parte Zaharraren kontra galdu zuten. Beraz, Aieteren kontra garaipena nahi zuten antiguatarrek. Saiatu dira, dema parekatua izan da, baina berriz ere ihes egin die garaipenak.
Joseba Parron San Sebastianek osatu du argazki bilduma:

