Dantza erakustaldia egin dute, Luisito eta Luisita erraldoien begiradapean
Herrerako jaietan euskal dantzari eta dantzari gazteei plaza eskaintzen diete, auzoko bi gonbidatu berezienekin batera.
Herrerako jaietako erraldoien dantza erakustaldia.Inaxio Esnaola Aranzadi Askotarikoak eta adin tarte guztiei begirakoak dira Herrerako San Luis jaiak. Euskal kultura oso presente dute egitarauan, eta dantza erakustaldia da horren adibideetako bat. Luisito eta Luisita auzoko erraldoien begiradapean egin ohi dute, eta horrelakoa izan da gaur eguerdikoa ere.
Eguzkiak asko berotu duen plazan eskaini dute euskal dantza gazteen saioa. Ikusle gehienak itzalaren bila ibili dira, eztarriak eta gorputzak freskatzearekin batera. Ikurrinaren jaitsierarekin eta agurrarekin abiatu dute erakustaldia, eta kalejira batekin bukatu dute.
Aitor Mendiluzek prestaturiko bertso batzuk ere kantatu dituzte hainbat dantzarik, eta oroigarrien banaketa ere. Ondoren, auzoko bi erraldoiak dantzan jarri dituzte dultzaineroek, eta buruhandiak auzotarrak xaxatzen eta kolpatzen aritu dira.

