Herrerakoa ote da paella lehiaketa ezagunena?
Hamabigarrenez egin dute eguraldi ona lagun, eta 22 taldek parte hartu dute. Herri bazkarian dastatu ahal izan dituzte auzotarrek.
Herrerako paella lehiaketa.Asier Gonzalez de San Pedro Jai guztiek edo gehienek dute izaera propioa. Guztiek dute bereizgarriren bat, eta Herrerako jaietan paella lehiaketa da egitarauko ezagunena, ospea kontzertu eskaintzari esker badute ere. Hamarkada luze bat pasatu da antolatzen hasi zirela, eta urtetik urtera hazi egin da parte hartzaile kopurua.
XII. paella txapelketa egin zuten atzo, Herrerako plazan. 22 taldek parte hartu zuten, eta beste horrenbeste paella prestatu zituzten. Sariketaz harago, elkartzeko eta plaza giro onean betetzeko ohitura bihurtu dute. Eta noski, baita paellak herri bazkarian dastatzeko ere.
Asier Gonzalez de San Pedro argazkilariak osatu du irudi bilduma:

