Bapo bazkalduta egin diote aurre beroari Oletako jaietan
Oletako jaietako herri bazkaria giro ederrean egin dute.Beñat Parra Asteburu honetan ari dira ospatzen Oletako San Joan jaiak, eta egun indartsuenetako bat da larunbata, beraz, garrantzitsua da indarrak hartzea, egun eta gau luzea ganoraz hartzeko. Hori egin dute, hain zuzen ere, herri bazkari jendetsuan.
Ehun bat lagun elkartu dira jai gunean, familia giroan, paella jan ederra egiteko, beroari aurre eginez. Urte berezia da aurtengoa, gainera, Altzako auzune horretakoentzat, 80 urte bete baitituzte jaiek.
Jarraian, herri bazkariko giroko irudi bilduma ikus dezakezue:

