Beroa eta desnibela gainditu dituzte 44. Igeldoko Igoera Herrikoian
Giro ederrean egin dute 44. Igeldoko igoera herrikoia.Asier Gonzalez de San Pedro Igeldoko San Pedro jaien lehenengo pauso gisa, 44. Igeldoko Igoera Herrikoia egin dute hamarnaka lagunek larunbat goizean. Beroari aurre eginez, giro ederrean gainditu dute Ondarretatik Igeldorainoko desnibela korrikalariek.
Horrela, Iratxe Etxegoien, Amaia Insausti eta Nerea Arrizabalaga izan dira azkarrenak nesketan eta Aitor Etxeberria, Ioritz Etxeberria eta Oier Etxeberria mutiletan. Igeldoko azkarrenak, aldiz, Maddi Cenzano (37:53) eta Aratz Urruzmendi (31:34) izan dira.
Jarraian, Asier Gonzalez de San Pedro argazkilariaren irudi bilduma ikus dezakezue:

